ALBEko gazteak plazara bidean

  • 2016ko azaroaren 11n 18:30ean Aldai Patronatuaren Algortako egoitzan aurkeztu zen ALBEk gazteen bat-bateko taldeetarako diseinatu duen programa 2016-2017 ikasturterako. Aurretiaz ahoz eta idatziz jakinarazi zitzaien talde horietan dabiltzan ikasleei eta euren gurasoei ohiko eskolez gain ikasturte osoan zehar egingo diren ekitaldi berezien berri aurrez aurreko aurkezpen batean emango zitzaiela.

  • Heldu dira gabonak! Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi eta kalejira antolatuko dituzte Uribe Kostako herriek. ALBEko bertsolari gazteak eta ikasleak ere handik ibiliko dira, eguberria baino lehen bertso batzuk botatzeko!