ALBEk ordezkariak eta jarraitzaile-taldea

  • Egun ederra izan zen bagilaren 4a. Getxotik irten zen Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako autobusa, Hernaniko Ereñotzu auzorantz. Izan ere, bertan zen egiteakoa Euskal Herri mailako Eskolarteko Bertsolarien Finala. ALBEko dozena bat lagun animatu ziren Unai Mendiburu Algortako bertsolari gaztea animatzera (Unai Getxon jokatu zen Bizkaiko Finalean sailkatu zen Euskal Herrikorako, Txaber Altuberekin batera). Iurretan beste dozena erdi durangar batu ziren, eta Ermua aldean BBEko burua den Asier Ibaibarriaga.