Argitaratze data: 2025/05/26
Argitaratze data: 2025/05/21

Berangon ere hainbat ekintza antolatu dituzte Euskaraldiaren egitarauaren barruan. Horien artean, maiatzaren 24an, larunbatean, Amets Arzallus, Sarai Robles eta Imanol Uria izango ditugu bertsotan, Beñat Vidal gai-jartzailearen esanetara. 12:00etan hasita, Sabino Arana kalean. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2025/05/15

Hasi dira 2025ko Getxoko Andra Mariko jaiak! Maiatzaren 15etik 18ra bitartean, hainbat ekitaldiz eta ikuskizunez gozatuko dugu eta bertsoak ere ez dira faltako: igandean, 12:30ean, kiroldegiko aparkalekuan kantuan izango ditugu Aritz Landeta, Naroa Torralba, Imanol Uria eta Tomas Lacarta ALBEko bertsolariak. Oihan Diaz izango da gai-jartzailea. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2025/05/13

Ostegunean, maiatzaren 15ean, Balmasedan eta Orozkon jokatuko dira hurrengo kanporaketak. Azken honetan ALBEko Inazio Vidalek kantatuko du, Ander Sarriugarte, Ander Ucelay, Arkaitz Zipitria, Eneko Barruetabeña eta Irune Basagoiti bertsolariekin batera, Idoia Anzorandiaren gidaritzapean. Zorte on! Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuragai.

Argitaratze data: 2025/05/12

Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XVI. ediziora. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditugu irailaren 30a arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko dizkiegu irabazleei. Gazteontzat aukera aparta! 

Argitaratze data: 2025/05/06

Udaberria bertsotan sailkapen fasea ostegun honetan hasiko da, maiatzaren 8an, Bakioko eta Munitibarreko kanporaketekin. ALBEko bi bertsolarik hartuko dute parte: Imanol Uria Albizuri Bakioko kanporaketan lehiatuko da eta June Diaz Francok Munitibarrekoan kantatuko du. Zorte on bioi! Saio biak 18:30ean hasiko dira eta sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke.