Argitaratze data: 2016/06/23

Ekainaren 26a egun handia izango da, baina ez hauteskundeengatik, ezpadaze Leioako bertso jaialdi itzelagatik!!! Igandean Ikea Barri plazara hurbiltzen bazara, puntako bertsolariak entzuteko aukera izango duzu, Maite gaijartzaile apartaren eskutik. Ez dira gai beroak faltako, ezta bertso txinpartatsuak ere!                                                                        

Argitaratze data: 2016/06/21

Gure bihotza taupadaka hasi ohi da, gure kirioak dantzan eta gure burmuina endorfina zoro-zoro isurtzen, jaialdi mundialeko eszena eta giro apartarekin pentsatze hutsaz. Zatozte uztailaren 6an Algortako Biotz Alai plazara. Aurtengo gaia, tradizioak agindu bezalaxe, ez dizuegu aurreratuko. Hori bai, gorriak ikusteko prest etorri... 

Argitaratze data: 2016/06/17

Deitu tradizioa, deitu afizioa, deitu adizkzioa... kontua da ALBEkook ez dakigula bertso barik bizitzen. Eta udan, gainera, halako goraldi moduko bat izaten dugu, geure ahaleginak bikoiztera eroaten gaituena bertsozaleerik mokofinenak ere gogobetetzeko moduko bertso eskaintza egitera. Sakatu hemen eta surfeatu gure bertso-tsunami honen bizkarrean!

Argitaratze data: 2016/06/19

ALBEko bertsolari fin bi arduratuko dira azoka inguruak bertsoz janzten. Josu eta Iñigo ezagututa, bertso-uzta ederra batuko dute bertara hurbiltzen direnek.

Argitaratze data: 2016/06/25
Argitaratze data: 2016/05/22