Argitaratze data: 2017/10/19

Urriaren 28an izango da Bastidan BTNko finalaurrekoen lehenengo itzuliaren lehenengo saioa eta ALBEko Jone Uriak bertan kantatu du. Horregatik Algortatik autobusa aterako da, beraz lehenbailehen apuntatu eta etorri Jone animatzera!

Argitaratze data: 2017/06/19

ALBEko Haritz Urrutikoetxeak aplikazio berria egin berri du bertsozale guztiontzat: ERRIMATEGIA! Ez da egiten duen lehena, eta ez da azkena izango, bide beretik jarraitzeko gogoa baitu. Sartu barrura aplikazioa hobeto ezagutzeko. Mila esker, Haritz (balitz, hitz, bits...) eta eutsi goiari (hari, ari, adi, errimari...)!

Argitaratze data: 2017/09/28
Argitaratze data: 2017/09/11

Bertsolaritza eta zientzia ezin elkartu daitezkeela uste baldin bazenuen, baliteke 2017ko irailaren 22tik aurrera iritziz aldatzea. Izan ere, egun horretan Maialen Lujanbioren, Jone Uriaren, eta Amets Arzallusen neurtitzek irauli egingo dute hiru zientzialariren zenbakiak! Edo ez? Zubilana Kike Amonarrizen esku. Biderka ditzagun gure ahaleginak tamaina horretako gertakariaren lekuko zuzenak izateko!

Argitaratze data: 2017/08/25

Badator HITZAREN DANTZA ekimenaren 3. edizioa! Heldu da hitza dantzan jartzeko ordua, Irailaren 17an egun osoko egitaraua izango dugu Getxon! Jantzi arrantzalez zein baserritarrez eta irten gurekin plazara hitza dantzatzera!!!

Argitaratze data: 2017/08/16

Gabriel Arestik behinola esan zuen "Erandio, erdarak odola edan dio". Baina Berbots Euskara Taldearen eguneroko transfusioei esker, osasuntsu dago egun Erandio herria, abuztuaren 27ko bertso saioa lekuko. EHko ekialdea eta mendebaldea bertso zubiz batuko dira Nahikari Ayoren esanetara. Etorri euskal odola ematera!