Hilabeteak pasa dira eta uda honetako azken saiora heldu gara. Erandioko Malekoian izango da, abuztuaren 31n 19:00etan. Bertsolariak Unai Iturriaga, Naroa Torralba, Odei Barroso eta Miren Amuriza izango dira, Beñat Vidalen esanetan.

Hilabeteak pasa dira eta uda honetako azken saiora heldu gara. Erandioko Malekoian izango da, abuztuaren 31n 19:00etan. Bertsolariak Unai Iturriaga, Naroa Torralba, Odei Barroso eta Miren Amuriza izango dira, Beñat Vidalen esanetan.
Erromoko jaiak hasi dira dagoeneko! Abuztuaren 4an amaituko diren arren, ordurarte hanbait ekitaldi, ikuskizun eta ekintza daude antolatuta herritarren gozamenereako. Eta horien artean, noski, ezin dira bertso-saioak falta! Abuztuaren 1ean Bertso Poteoa izango dugu txonagunetik hasita Erromo osotik igarota eta abuztuaren 2an bertso-saioa egongo da txosnagunean bertan. Ezin duzu huts egin!
Getxoko Portu Zaharrak zapia jantzi eta jaiak ospatuko ditu laster! Abuztuaren 10tik 14ra Portu Zaharra erromeri, kontzertu, tailer eta lehiaketez beteko da. Giroa aprobetxatuz, bi saio antolatu ditu ALBEk! Abuztuaren 12an, 20:00etan, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi bertsotan arituko dira Etxetxu plazan. Abuztuaren 14an, Marmitako egunean, Maider Barañano, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz 17:30etan arituko dira Etxetxu plazan.
Algortako jaiak hemen dira berehala! Gure xedea izanik, ez gara egun batean ere faltako! Uztailaren 28tik 31rarte bertso-saioak egongo dira egunero Kasino plaza, 13:00etan, eta Bertso maratoia ere izango dugu!
Gorlizek zapia jantzi eta Santiago jaiak ospatuko ditu laster! Uztailaren 24tik 29ra Gorlizko kaleak ekitaldiz beteko dira: azokak, kontzertuak, puzgarriak, lehiaketak... Eta ez gara, ez, gu faltako! Uztailaren 28an, 19:00etan, Kerman Diaz, Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze eta Julio Soto bertsotan arituko dira udaletxeko plazan.
Aurten ere ospatuko da Bertso Jaialdi Mundiala ostiralean, uztailaren 12, 21:00etan Muxikebarrin. Aurtengo gaia Herriaren Mundiala izango da, herriak Mundiala behar baitu, baina Mundialak herritarrak behar ditu! Horregatik, azken hilabete hauetan zuen gaiak eta galderak jaso ditugu sare sozialetan eta, horiei erantzuteko, gure artean izango ditugu Imanol Uria, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Iturriaga.