Argitaratze data: 2019/10/16

Arestian iragarri bezala, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso epailetzaren inguruko ikastaro trinkoa eratu dau Bilbon, datorren zapatuan hasita. Joseba SantxoMirari Azula eta Iñaki Aurrekoetxea izango dira gidariak, eta ikusita jendearen interesa, antolatzaileek epea luzatzea erabaki dute.

Argitaratze data: 2019/10/14
Bada BERTSOLARI izeneko aldizkari eder bat bertsolaritza luze eta zabal jorratzen duena aspalditik. Dagoeneko kalean da 115. alea, eta artikulu txit interesgarriak dakartza, besteak beste, "Bertso-esperimentuak" izenekoa. Ez da inor harrituko hor Jone Uria interaktuatzen ikusita, makina bat ekimen interesgarritan hartu izan baitu parte Algortako bertsolariak.
Argitaratze data: 2019/10/11
Argitaratze data: 2019/10/10

Pasa den asteburuan, urriaren 5ean, HASTA LA 2TORIA eta KONTRABANDA taldeak aurrez aurre aritu ziren kantuan. Saio borobila izan zen, umorez betea baina gai serioagoak ere ukituz. Bi taldeak fin-fin ibili ziren arren, gauaren amaieran HASTA LA 2TORIA izendatu zuten garaile. Aurreko saioa ere irabazi zutenez, Taldekako Xilabako finalerdietara klasifikatu den lehen taldea da HASTA LA 2TORIA.

Argitaratze data: 2019/10/09
Argitaratze data: 2019/10/08

Osteguna den urriaren 17an ekimen berri bezain gozoa jarriko dute martxan ALBEk eta AZEBARRIk elkarrekin: ASE BERTSOZ. Mahaiaren bueltan bertsotan jarduteko aukera egongo da, nork bere mailan, puntuka, koplaka, bertsoka... ahoa jateko baino ez dute itxiko bertaratzen direnek. Zain gaituzue!