Argitaratze data: 2021/11/02

Abendura heldu gara. ALBEko bertsolariek bertso urteari amaiera emango diote txapelketa, jaialdi eta bertso saio berezi hauekin!

Argitaratze data: 2021/10/28

Urrian zehar jokatu dira XXIX. BBK Sariketako kanporaketak. Uribe Kostako taldea ALBEko bertsolariek osatzen dute: 18 urtera artekoan June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago; 25 urtera artekoan Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza. Lehenengo finalaurrekoa azaroaren 15ean jokatuko da Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. 

Argitaratze data: 2021/10/27
Argitaratze data: 2021/10/20

Hementxe daukazue hemendik eta urte berrira bitartean Uribe Kostan izango diren bertso ekitaldien berriEskerrik asko gure eskualdeko bertsogintza sustatzen aldez edo moldez laguntzen diguzuen guztioi. Eutsi auzolanari!

Argitaratze data: 2021/10/15

Portu Zaharreko kultur astea urriaren 21etik 24ra ospatuko da, Barne Barnetik kolektiboak antolatuta. Urriaren 23an, larunbatean, Miren Amuriza, Jone Uria, Oihan Diaz eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak kantuan izango ditugu Jon Amezagaren gidaritzapean. Aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da!

Argitaratze data: 2021/10/13

Urrian hainbat plaza ezberdinetatik ibiliko dira ALBEko bertsolariak: Bizkaiko txapelketa, Eskolartekoa, jaialdiak, kultur asteetako saioak...