Argitaratze data: 2022/03/21

Ostegunean jokatuko da Bilbon taberna giroan egiten den sariketako finala. 2022ko Bertso Errondako azken saio honetan kantuan izango dira Josu Ibarguren, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Ander Ucelay, Ander Anakabe eta ALBEko Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz bertsolariak. 19:30ean hasiko da, Bira kultur gunean.

Argitaratze data: 2022/03/14
Argitaratze data: 2022/03/07

Ostiralean, martxoaren 11n, Gorlizen jokatuko dira Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren azken hiru kanporaketak. 12 bertsolarik hartuko dute parte, eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on guztioi! 

Argitaratze data: 2022/02/27
Argitaratze data: 2022/03/01
Bilbon taberna giroan egiten den sariketa dugu Bertso Erronda. Dagoeneko lau edizio egin dira. 2021. urtean bertan behera geratu ostean, Bertso Errondaren 5. edizioari ekin zioten aurtengo otsailaren 15ean. Bigarren kanporaketan ALBEko Paule Loizaga izan zen garaile, eta martxoaren 24an Zazpi Katu gaztetxean izango den finalean lehiatuko da.