Argitaratze data: 2022/07/26
Mañu, ostendu zara / hodeien atzean, / gugan bazaude ere / betiko antzean: / bertsotan, umorean, / kantuan, hitzean... / utzi gaituzun arren / hutsune latzean, / gugaz egongo zara / plaza bakoitzean! 
ALBEko lagunak
Argitaratze data: 2022/07/22

Uztailaren 28tik 31ra iraungo dute Algortako San Inazio jaiak, eta jai batzordearekin batera, hiru bertso saio antolatu ditugu Kasino plazan, 13:00etan. Uztailaren 31n BERTSO MARATOIA egongo da: eguerdiko bertso saioarekin hasi, Azebarrin bertso bazkaria eta amaitzeko bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Eman izena orain!

Argitaratze data: 2022/07/21

Asteartean, uztailaren 26an, Gorlizko jaietan bertsotan izango ditugu Andoni Egaña, Maddi Ane Txoperena, Saioa Alkaiza eta Aitor Etxebarriazarraga. Bertso saioa 20:00etan hasiko da Ibarreta plazan, Beñat Vidal gai-jartzailearen gidaritzapean.

Argitaratze data: 2022/07/08

Larrabasterrako jaiak laster izango dira hemen, eta aurten, ekintza guztien artean, bertso saioa izango dugu gozagarri. Uztailaren 15ean, ostiralean, Josune Aramendi eta Imanol Uria bertsotan izango ditugu Urgitxieta plazan, herri bazkariaren ostean. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2022/07/05
Argitaratze data: 2022/06/30