Argitaratze data: 2022/07/18

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak  ERRIOXARA IRTEERA berreskuratu du aurten. Irailaren 10ean, arabar Errioxan egun osoko plana antolatu dute: Guardian goiz pasa, bazkaria Cándido Besa upategian eta Bastidan arratsalde pasa35 euro izango dira, autobusa eta hamaiketakoa Elkartearen kontura. Izena emateko azken eguna abuztuaren 31 izango da. 

Argitaratze data: 2022/08/05

Gorlizko Balkorik Balkoi ibiltariaren 3. edizioa abuztuaren 12an egingo da, ostiralean. Onintza Enbeita eta Julio Soto bertsolariak izango ditugu gurean, eta Gorlizko balkoietatik zehar bertsotan arituko dira trikitilarien laguntzaz. Elizako plazatik hasita, 20:00etan.

Argitaratze data: 2022/08/04

Abuztuaren 10tik 14ra iraungo dute Portu Zaharreko jaiak. Abuztuaren 12an, 19:30ean, kantuan izango ditugu Jone Uria eta Joanes Illarregi. Marmitako eta Pijama egunean, abuztuaren 14an,  Naroa Torralba, Mikel Arrate eta Asier Alcedo bertsolariek 18:00etan bertso saioa hasi eta, ondoren, marmitako lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Argitaratze data: 2022/08/03

Erromoko jaietako betiko bertso saioa Ganeta plazan egingo da aurten, abuztuaren 6an, larunbatean. 17:00etan hasita, kantuan izango ditugu Andoni Egaña, Naroa Torralba, Eneko Lazkoz eta Onintza Enbeita bertsolariak. Gai-jartzailea Oier Iturralde "Atano" izango da. 

Argitaratze data: 2022/08/02
Argitaratze data: 2022/07/30

Erromoko jaiak uztailaren 31tik abuztuaren 7ra iraungo dute aurten. Ostegunean, abuztuaren 4an, Erromoko tabernetatik kantuan izango ditugu Unai Mendiburu eta Nerea Ibarzabal bertsolariak. 21:00etan, txosnagunetik hasita. Anima zaitezte!