JA Muzic - шаблон joomla Mp3
Azaroa 2015

Barrikako bertso poteo-afaria

Eguna: Azaroaren 27a, ostirala

Ordua: 19:30

Tokia: Barrikako Iparralde tabernatik hasita.

Bertsolariak: Inazio Vidal eta Ekaitz Larrazabal "Katxo"

Musikariak: Trikitilariak

Sopelako bertso-jira musikatua

Eguna: Azaroaren 27a, ostirala

Ordua: 20:00

Tokia: Sopelako pilotalekutik hasita

Bertsolariak: Sustrai Colina eta Peio Arondo

Musikariak: Oxabi Erromeri taldea

Eskolatik Plazara

Ez da atzo goizekoa eskualdeko bertsolari gaztetxoak plazan kantari jartzeko gogoa eta ahalegina. Makina bat irudi eder eskaini digu aspaldiko ekimen horrek. Orain, baina, gogoberrituta dator ekitaldia, izen berria hartuta, ESKOLATIK PLAZARA, eta Getxoko zein eskualdeko haur bertsozaleak plazara eramateko asmoarekin. Ekitaldian zehar ez da bertsorik faltako, ezta jolas eta kanturik ere. Izan ere, han-hemengo ikasgeletan bertsolaritza lantzen dabiltzan umeek ondo baino hobeto dakite bertsoa, euskara menperatzeko tresna eraginkorra ez ezik, ondo pasatzeko aitzaki paregabea dela. Erduze denok gure bertsolaritxoen eskutik plazan gozatzera!

Eguna: Azaroaren 26a, osteguna

Ordua: 10:00

Tokia: Andres Isasi Musika eskola

Bertsolariak: ALBEko gazteak + Jon Maia eta Imanol Uria

Jon Aurreren ekarpena - Paperetik ahora

Azaroaren 24an, martitzenean, 20:00etan JON AURRE bertsolari beteranoa ALDAI patronatuaren egoitzan izango da, pertsopaper klasikoak besapean dituela. Izan ere, PAPERETIK AHORA ekimenaren bitartez, bertsokera klasikoaren onurak txertatu gura dizkiogu ALBEko bertsolarien etorriari. Sarrera librea. 

Eguna: Martitzenero (Azaroaren 24an hasita)

Ordua: 20:00

Tokia: Aldai patronatua

Urria 2015

Balendin gogoan

ALBEren 35. urteurrena urteko bertso-ekitaldi guztiak ari da zipiztintzen eta itxuraldatzen, neurri batean edo bestean. Orain BELENDIN ENBEITAren txanda da. Izan ere, aurton ez dugu ohiko lehiaketarik egingo. Pentsatu dugu urteurren-urte berezi hau aukera ona izan daitekeela BALENDIN ENBEITA izeneko bertsopaper-lehiaketa entzutetsuaren atzean dagoen izen-abizenak hobeto ezagutzeko, eta batez ere, gure inguruko gazteen artean ezagutarazteko.

Eta horregatik abiatuko gara Balendin zenaren seme-alaben familiekin Bilbotik Getxora Txinbito itsasontzi ezagunean; eta horregatik bazkalduko dugu eurokin, adiskidetasunean eta konplizidadean; eta horregatik egingo dugu, berba, kantu eta bertsotan bazkalostean.
Aurtengoan, beraz, Balendin Enbeitari eta haren ondorengoei merezitako gorazarrea egingo diegu batetik, eta bestetik, ALBE aro berriko bertso-eskolaren eta GARRIKO Euskal Herriko bertso-eskolarik zaharrenaren arteko topaketa bihurtuko dugu aurtengo ekitaldia. Datorren urtetik aurrera, berriro bertso ederrak idaztera!!!

Iraila 2015

Hitzaren dantza ekitaldia

 

MUSIKA, BERTSOA eta DANTZA uztartzen duen ekitaldi paregabera gonbidatzen zaitugu.

 

Eguna: Irailaren 20a, igandea


Ordua: 12:30


Tokia: Fadurako Bolue futbol zelaia


Sarrera doakoa.

Leioako Udondo auzoko Jaietako saioak

Leioako Udondo auzoko jaietako progaman honako saioak ikus-entzuteko aukera.

 Eguna: Irailak 12an

 Egitauaraua:

11:00etan Paella txapelketan bertso zirikatzaileak.
13:00etan Bertso saioa eszenatoki handian: Peru Vidal, Josu Landeta, Daniel de Miguel eta Galder Bilbao "Txapi". Gai jartzailea: Xabi de la Maza

Errioxara txangoa

Urteroko legez, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatuta, Errioxara joateko aukera izango dogu bertsozaleok. Aurton, baina, geralekua izango dogu Getxon, Bidezabal metro-geltokian. Autobusean jarleku batzuk lotzen dira eta, bizkor bazabiltzeze, zeuontzako izan daitekez.


Uzena emoteko: 94 681 27 11 / E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


Zenbatekoa: 35€ (ikasle eta lanbakoek 15€).


Urteteko ordua: 9:00etan Getxoko Bidezabal metro-geltokian (bueltea ilundutakoan).
Erduze ardauaren erresumara, bertsoz blaitzera!

Abuztua 2015

Erandioko jaietako bertso saioa

 

Erandioko Jaietako  bertso saioa:

  Bertsolariak:

  • Itxaso Paya
  • Agin Laburu
  • Unai Iturriaga
  • Amets Arzallus

  Gaijartzailea:

     Miren Loizaga

  Lekua eta ordua:

      20:00etan Udaletzeko plazan

Portu zaharreko jaietako bertso saioa

 

  Portu zaharreko Jaietako bertso saioa:

  Bertsolariak:

  • Ekaitz "katxo" Larrazabal
  • Fredi Paia
  • Peio Etxebarria

 

  Lekua eta ordua:

     18:00etan Portu zaharreko etxetxu plazan

Erromoko jaietako bertso poteoa

 

Erromoko Jaietako  bertso poteoa:

  Bertsolariak:

 

            ONINTZA ENBEITA eta ETXEHUN LEKUE

 

  Lekua eta ordua:

      19:00etan txosna gunetik hasita

Erromoko jaietako bertso saioa

Erromoko Jaietako  bertso saioa:

  Bertsolariak:

  • Peru Vida
  • Aitor Mendiluze
  • Sebastian Lizaso
  • Nerea Elustundo

  Gaijartzailea:

     Nahikari Ayo

  Lekua eta ordua:

      20:30 etan Txosna Gunean

San Inazioetako bertso Saioa

 

Algortako San Inazio Jaietako lehenengo bertso saioa:

  Bertsolariak:

  • Amets Arzallus
  • Xabat Galletebeitia
  • Julio Soto
  • Asier Azpiroz

  Gaijartzailea:

     Olatz Larrinaga

  Lekua eta ordua:

      13:00etan Kasino Plazan

San Inazioetako bertso Saioa

Algortako San Inazio Jaietako lehenengo bertso saioa:

  Bertsolariak:

  • Fredi Paia
  • Unai Iturriaga
  • Igor Elortza
  • Jon Enbeita

  Gaijartzailea:

     Arkatiz Gomez

  Lekua eta ordua:

      13:00etan Kasino Plazan

Uztaila 2015

San Inazioetako bertso Saioa eta bertso maratoia

Algortako San Inazio Jaietako bigarren bertso saioa:

 BertsolariaK:

  • Andoni Egaña (M)
  • Jone Uria (M)
  • Beñat Gaztelumendi
  • Imanol Uria

  Lekua eta ordua:

     13:00etan Kasino Plazan

 Bertso MARATOIA

  BertsolariaK:

  • Andoni Egaña
  • Jone Uria

  Lekua:

      Patxeko Etxea Jatetxean

  Ordua:

    15:00 etan

 Izena emanteko deitu Albera 605704385 edo idazti Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

  

San Inazioetako bertso Saioa

Algortako San Inazio Jaietako lehenengo bertso saioa:

  Bertsolariak:

  • Arrate Illaro
  • Sustrai Colina
  • Onintza Enbeita
  • Eneko Lazkoz

  Lekua eta ordua:

      13:00etan Kasino Plazan