JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Gernika-Lumoko Lilibertso Bertso Eskolak gaur arratsaldean onlineko beste bertso saio bat antolatu du. Liliadak zuzeneko saioen bostgarren edizio honetan ALBEko bertsolari den Paule Loizaga izango dugu bertsotan, Asier Galarza Garai, Mikelo Retolaza Etxebarria eta Jon Arano Uriarte bertsolariekin batera. Saioa bideratzen Leire Garatxena Larrebe egongo da. 

  • Ekainaren 1ean eta 2an, eskualdeko ikastetxeetako ikasleek bi bertso topaketekin bukatuko dute ikasturtea. Aurten streaming bidez zabalduko dira Uribe Kostako Bertso Topaketa eta Erandioko Bertso Topaketa, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Youtube kanalean.
  • Atzean lotu dira 2015eko suak eta 2000ko kamisetak, urteurrenez ari garela, denbora arin igarotzen baita. Konturatu orduko, ALBEren 40. urteurrenean plantatu gara. Adinak ematen duen patxadaz ospatuko dugu urtebetetzea, baina lehiakortasuna DNAn daroagunez,  besteak beste, 40 orduz bertsotan izeneko erronka bota diogu geure buruari. Lagundu eiguzu goiari eusten!!!

Hurrengo ekitaldiak:
19
BALKOITIK BALKOIRA 2020
22:00etan
20
URIBE KOSTAKO KOPLA LEHIAKETA 2020
22:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2020-06-04

Gernika-Lumoko Lilibertso Bertso Eskolak gaur arratsaldean onlineko beste bertso saio bat antolatu du. Liliadak zuzeneko saioen bostgarren edizio honetan ALBEko bertsolari den Paule Loizaga izango dugu bertsotan, Asier Galarza Garai, Mikelo Retolaza Etxebarria eta Jon Arano Uriarte bertsolariekin batera. Saioa bideratzen Leire Garatxena Larrebe egongo da. 

Argitaratze data: 2020-06-01
Ekainaren 1ean eta 2an, eskualdeko ikastetxeetako ikasleek bi bertso topaketekin bukatuko dute ikasturtea. Aurten streaming bidez zabalduko dira Uribe Kostako Bertso Topaketa eta Erandioko Bertso Topaketa, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Youtube kanalean.
Argitaratze data: 2020-05-13

Hileko azken ostegunean, maiatzaren 28an, hitzordua dugu ASE BERTSOZen hurrengo edizioa martxan jartzeko. Aurrekoan bezala, Jitsi bideokonferentzia plataforman elkartuko gara, 20:00etan. Webcam-a eta interneta daukazuela konprobatu bertsoz ase nahi baduzue!

Argitaratze data: 2020-05-01

Gaur, ostirala, beste bertso saio bat izango dugu ikusgai Etxetik Etxeraren kontuan. Beñat Lizaso, Joanes Illarregi, Ane Zuazubizkar, Iker Zubeldia, Iratxe Ibarra eta Asier Aspiroz bertsolariak kantuan hasiko dira 18:30etan, ALBEko Beñat Vidalen gidaritzapean.

Taldekako Xilaba: Azkaineko saioa

Aurtengo Taldekako Xilabaren zortzigarren saioa urriaren 12an izan zen Azkaineko Xoko Ona ostatuan. KONTRABANDA (Josebiñe Agirre, Maddalen Arzallus, Maindi Murua eta Maialen Berrak osatua) eta EKAINAZ taldeak (Ekaitza Irastorza, Aitor Servier eta Xumai Muruak osatua) taldeek giro etxekoieko saio bikaina eskaini zuten, biek HASTA LA 2TORIA taldearen aurka galdu ostean. Saioak ez zuen irabazlerik izan, baina taldeek oraindik ere badute finalerdietara pasatzeko aukera: multzo guztien artean bigarren talderik onenak C taldeko irabazleen aurka jokatuko dute azaroaren 2an Müskildin.

Saioak ikusteko sakatu hemen.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: