JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Udazkena aurrera doa, eta aurrera doa Bizkaiko txapelketa eta klasifikatu diren ALBertsolariak. Hona hemen hilabete honetan non kantatuko duten:

  • Lauhileko honetan, 6tik 12ra bitarteko umeek familia giroan bertsolaritzaren munduan murgiltzeko aukera izango dute Sendi proiektuarekin elkarlanean antolatutako tailerretan. Urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 18an, ALBEko June Diaz Franco irakasleak gidatuta, jolasen bidez euskara eta bertsolaritzara hurbildu eta ahozkotasuna landuko dute. Txikientzako aukera aparta!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
21
Etorkizuna mendi taldearen 50. urteurreneko bertso harrera
17:00etan
03
Sopelako bertso jira musikatua 2025
19:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-11-10
Argitaratze data: 2025-10-22
Argitaratze data: 2025-10-21

Getxo Enpresa elkartearekin elkarlanean, ALBEko bertsolariak Algortako eta Areetako hainbat dendetatik ibilbidea egingo dute urriaren 24an eta 25ean, denda horien ezaugarriei buruzko bertsoak kantatuz eta herria girotuz. Zatoz zu ere bertsoak entzutera eta herriko denden alde egitera! 

Argitaratze data: 2025-10-09

Lauhileko honetan, 6tik 12ra bitarteko umeek familia giroan bertsolaritzaren munduan murgiltzeko aukera izango dute Sendi proiektuarekin elkarlanean antolatutako tailerretan. Urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 18an, ALBEko June Diaz Franco irakasleak gidatuta, jolasen bidez euskara eta bertsolaritzara hurbildu eta ahozkotasuna landuko dute. Txikientzako aukera aparta!

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022 Baionako finalaurrekoa

BTN Baiona

 

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa Baionan jokatu da azaroaren 26an, Laugan. 2.000 bertsozale baino gehiagoren aurrean kantatu dute Eñaut Martikorena LizasoBeñat Gaztelumendi ArandiaNerea Ibarzabal SalegiUnai Agirre GoiaSustrai Colina Acordarrementeria eta Julio Soto Ezkurdia bertsolariek, Ainhoa Larretxea Agirre gai-emailearen gidaritzapean.

 

Nerea Ibarzabal izan da saioaren irabazlea, 671,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da finalera, abenduaren 3an Iruñean jokatuko dena. Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Nerea Ibarzabal 671.50
Sustrai Colina 668.00
Beñat Gaztelumendi 656.50
Julio Soto 643.50
Unai Agirre 639.50
Eñaut Martikorena 584.00

 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: