JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  •  Udazkenak hainbat plaza ekarri ditu gure bertsolarientzat; horien artean, Bizkaiko Bertsolari txapelketako kanporaketa saioak eta finalaurrekoak.

  • Getxo Enpresa elkartearekin elkarlanean, ALBEko bertsolariak Algortako eta Areetako hainbat dendetatik ibilbidea egingo dute urriaren 24an eta 25ean, denda horien ezaugarriei buruzko bertsoak kantatuz eta herria girotuz. Zatoz zu ere bertsoak entzutera eta herriko denden alde egitera! 

  • Lauhileko honetan, 6tik 12ra bitarteko umeek familia giroan bertsolaritzaren munduan murgiltzeko aukera izango dute Sendi proiektuarekin elkarlanean antolatutako tailerretan. Urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 18an, ALBEko June Diaz Franco irakasleak gidatuta, jolasen bidez euskara eta bertsolaritzara hurbildu eta ahozkotasuna landuko dute. Txikientzako aukera aparta!

  • Joseba Etxebarria Uriarte larrabetzuarra zendu da; bizkoizketa aktorea, bertso eskola sortzailea eta Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzaileko kidea izateagatik ezaguna. Gugan bego!

    Urrezko bertsozale / bat joan jaku bart; / ha bezain langin finik, / non dago beste bat? / Apala, elkarkoia, / jatorra erabat. / Joseba, lasai hartuik / atsedena behintzat: / argituko giozak / hire ereduak! ALBEko lagunak

  • Igande honetan, irailaren 28an, Bizkaiko txapelketako lehen fasearen lehenengo saioa jokatu da Urdulizen. Fase honetan beste bost saio daude; Uribe Kostan jokatuko den beste saioa urriaren 12an egingo da Getxon. Ostean, finalaurrekoen bi buelta eigngo dira, eta azkenik, finala Bilboko La Casillan jokatuko da abenduaren 20an. ALBEko sei bertsolarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan. Zorte on guztioi!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
--
--
----

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-10-22
Argitaratze data: 2025-10-21

Getxo Enpresa elkartearekin elkarlanean, ALBEko bertsolariak Algortako eta Areetako hainbat dendetatik ibilbidea egingo dute urriaren 24an eta 25ean, denda horien ezaugarriei buruzko bertsoak kantatuz eta herria girotuz. Zatoz zu ere bertsoak entzutera eta herriko denden alde egitera! 

Argitaratze data: 2025-10-09

Lauhileko honetan, 6tik 12ra bitarteko umeek familia giroan bertsolaritzaren munduan murgiltzeko aukera izango dute Sendi proiektuarekin elkarlanean antolatutako tailerretan. Urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 18an, ALBEko June Diaz Franco irakasleak gidatuta, jolasen bidez euskara eta bertsolaritzara hurbildu eta ahozkotasuna landuko dute. Txikientzako aukera aparta!

Argitaratze data: 2025-09-26

Igande honetan, irailaren 28an, Bizkaiko txapelketako lehen fasearen lehenengo saioa jokatu da Urdulizen. Fase honetan beste bost saio daude; Uribe Kostan jokatuko den beste saioa urriaren 12an egingo da Getxon. Ostean, finalaurrekoen bi buelta eigngo dira, eta azkenik, finala Bilboko La Casillan jokatuko da abenduaren 20an. ALBEko sei bertsolarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan. Zorte on guztioi!

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022 Amurrioko finalaurrekoa

BTN Amurrio

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko lehen finalaurrekoa Amurrion jokatu da azaroaren 19an, Bañueta kiroldegian. 1.250 bertsozaleren aurrean kantatu dute Miren Artetxe SarasolaOihana Iguaran BarandiaranAgin Laburu RezolaAitor Bizkarra RuizAlaia Martin Etxebeste eta Onintza Enbeita Maguregi bertsolariek, Beñat Vidal Gurrutxaga gai-emailearen gidaritzapean.

 

Alaia Martin izan da saioaren irabazlea, 676 punturekin, eta zuzenean sailkatu da finalera, abenduaren 3an Iruñean jokatuko dena. Aitor Bizakarra eta Oihana Iguaran izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Alaia Martin 676.00
Aitor Bizkarra 651.50
Oihana Iguaran 632.50
Onintza Enbeita 632.50
Agin Laburu 624.00
Miren Artetxe 595.50

 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: