JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <

Hurrengo ekitaldiak:
19
Balkoitik Balkoira 2026
21:30etan
27
ALBE EGUNA 2026
09:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2026-05-11

Andra Mariko jaiak maiatzaren 9tik 17ra bitartean izango dira aurten. Azken urteetan egin izan den moduan, aurten ere jaietako azken egunean, domekan, bertsotan izango dugu eskolako bertsolariak: Julen Ibañez, Jone Uria, Aritz Landeta eta Peru Vidal. 12:30ean, aparkalekuko eszenatokian, Nagore Landeta gai-jartzailearen gidaritzapean. Animatu!

Argitaratze data: 2026-05-07
Argitaratze data: 2026-04-29
Argitaratze data: 2026-04-15

BTN2022: Arrasateko final laurdena

BTN Arrasate

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren saioa Arrasaten jokatu da irailaren 25ean, Amaia antzokian. 700 bertsozaleren aurrean kantatu dute Miren Amuriza PlazaIñaki Apalategi AstigarragaXabat Illarregi MartzolSaioa Alkaiza GuallarJoanes Illarregi Marzol eta Gorka Pagonabarraga Agorria bertsolariek, Ander Aranburu Arriola gai-emailearen gidaritzapean.

 

Joanes Illarregi izan da saioaren irabazlea, 678 punturekin, eta zuzenean sailkatu da Elizondoko finalaurrekora, urriaren 22an jokatuko dena. Saioa Alkaiza eta Iñaki Apalategi izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Saioaren sailkapena:

Joanes Illarregi 678.00
Saioa Alkaiza 673.00
Iñaki Apalategi 664.00
Xabat Illarregi Marzol 659.00
Miren Amuriza 646.50
Gorka Pagonabarraga 616.00

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: