JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  •  Otsailean sartu berri gara eta plazarik plaza bertsotan dabiltza ALBEko bertsolariak. Hona hemen non kantatuko duten hil honetan:

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
28
Bertso afaria 2025
21:00etan
06
Kanpomartxo bertso saioa 2025
13:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-02-21

Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2025-02-10

Euskal Herriko 8 bertsolari gazte Getxoko uretan lehiatuko dira 22an: Haira Aizpurua, Janire Arrizabalaga, Peio Lago, Naia Arrizabalaga, Ekhiñe Zapiain, Kelmene Abaitua, Jon Mendiluze eta Eukene de los Aires. Lehenengo kanporaketa 18:00etan jokatuko da Abian elkartean, eta bigarrena 19:30ean Salsidu tabernan. Finala 21:00etan hasiko da Azebarri txokoan. Nork jantziko ote du Abrako txapela?

Argitaratze data: 2025-01-30
Argitaratze data: 2024-12-17

Bertso jira musikatua abenduaren 27an helduko da Erandiora, Berbots Euskara Elkarteak eta ALBEk antolatuta. 20:30ean, Estrella tabernatik hasita, bertsotan izango ditugu Sustrai Colina eta Imanol Uria. Jiran zehar Kulunkan taldearen musikak lagunduko ditu bertsolariak. Anima zaitezte!

Bardoak 2020: Barañaingo bigarren kanporaketa

Barañaingo Akelamendi Elkartean izan zen 2020ko Bardoak txapelketaren bigarren asteburuko azken saioa, otsailaren 9an. 18:00etan elkartu ziren A multzoko BERTSONAUTAK eta IPAR HAIZEA taldeak eta bertaratutako lagunei saio ederra eskaini zieten.

BERTSONAUTAK taldeko kideak Alazne Untxalo Erregerena, Amaia Elizagoien Varela, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Maialen Belarra, Irati Agesta, Maialen Kamino, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Xabi Garraus dira.

IPAR HAIZEA Itsaso Agirre, Jabi Lezaun, Jon Arrizibita, Mikel Lasarte Cia, Mintxo Astiz Goñi bertsolariek osatzen dute.

Saioaren amaieran, BERTSONAUTAK taldea izendatu zuten irabazle. Bi garaipen lortu dituztenez, finalaurrekoetan jokatuko dute otsailaren 29an, Anizen.

Saioa hemen ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: