Argitaratze data: 2018/05/28
Argitaratze data: 2018/04/09

Apirilaren 14an hasiko da Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasea. Bizkaiko 11 herritan, 13 saio egingo dira eta 78 bertsolarik hartuko dute parte fase honetan. ALBEtik 17 bertsolari ibiliko dira txapelketan eta gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!