Bertsoak, berbak bezalaxe, haizeak eroaten ditu. Nora ez dakigu. Baina bertso asko eta asko, haizeak nonbaitera eroan arrean, bertsozaleon buruan daude. Bertan bizi dira. Harik eta egun batean, apika biziraupena gogoan, paperean idaztea bururatzen zaigun arte. Egun horretatik aurrera, gureagoak dira, ukigarriago zaizkigu, atzemangarriago.

Bertsotegiaweb4.jpg

Atal honetan bertso idatziak eskainiko ditugu, bertso jarriak, bertso paperak. Plazer handia hartuko genuke hemen eskegitzen ditugun bertsoak norbaitek nonbait aideratuko balitu, euskal bertsoak kantatuak izateko jaio baitira.

Bertsotegi honetara sartzen denak zer topatuko duen ez da zail asmatzen: bertsoak, bertsoak eta bertsoak! Bat-batekoak eta idatzitakoak. Zaharrak eta berriak. Izendunak eta izenbakoak. Alaiak eta tristeak. Onak eta... hobeak! Era eta kolore guztietakoak. Horixe da gure asmoa, behinik behin.

 

Bertsotegiaweb1.jpg

Hori bai, bihotzez eskatzen dizuegu atal honetako bertsoak kanta ditzazuen. Bertsoak irakurtzea, testuak hor daudela egiaztatzea baino ez da. Bertso jarriak errezitatzea, su zahar bateko txingarrak hauspotzen hastea da. Baina bertsoak kantatzea, bertsoak berpiztea da; paperezko orriak txori bihurtu eta hegaka hastea! Eman hegoak bildutako bertsoei eta egin zeuk ere hegan bertsoekin batera!

 

Bertsotegiaweb2.jpg

 

Txirpilote legez dabil bertsoa mikroaren gainean. Hemen pausatu. Han pausatu. Ahozko lore bakoitzari mamia ateraz. Errima bakoizarekin olgatuz. Mezu bakoitza arte bihurtuz. Atsegina da, oso, bat-bateko bertsoak bota berritan dastatzea. Bertatik bertara zukutzea. Baina zori hori izan ez dutenentzat, badago bigarren aukerarik.

Bertsotegiaweb3.jpg

Atal honetan, hainbat bertso gozagarri eskainiko dugu. Bat-bateko bertsoak. Haietariko batzuk berez pausatu ziren paperean. Beste batzuei geuk eskaini diegu pausalekua, webgune honetan bilduz. Goza ditzagun, bada!

Txirpilote legez dabil bertsoa mikroaren gainean. Hemen pausatu. Han pausatu. Ahozko lore bakoitzari mamia ateraz. Errima bakoizarekin olgatuz. Mezu bakoitza arte bihurtuz. Atsegina da, oso, bat-bateko bertsoak bota berritan dastatzea. Bertatik bertara zukutzea. Baina zori hori izan ez dutenentzat, badago bigarren aukerarik.