Barrika, Leioa, Sopela...

  • Urteroko ospakizun eta erritoetan, Uribe Kostan bada bereziki maite dugun bat: San Juan bezperako sua. Uda heldu dela iragartzen digu eta, harekin batera, udako parranda, otordu eta bertso saioak. Gurean, Balkoitik balkoira, Jaialdi Mundiala eta San Inazio eguneko maratoia dira sonatuenak; ez, ordea, bakarrak. Bertsozale eta bertsolariek, herriz-herri, plazaz-plaza izaten dute elkarrekin gozatzeko aukera.