Argitaratze data: 2017/05/18

Bihar, lorailak 19, Berrizen jokatuko dau LEIOARA BEGIRA talde ALBEtarrak Bizkaiko Taldekako Txapelketearen bigarren faseko euren kanporaketea, Berrizen, 19:00etan hasita. Talde bi izango dabez lehiakide: Tire! eta Koipelustre's. Biharkoa gainditu ezkero, finala bagilaren 3an jokatuko leukie Markinan, Eskolarteko finalaren egun eta leku berean. Badeku bertara joateko atxakia polita!

Argitaratze data: 2017/04/07

BIZKAIKO TALDEKAKO TXAPELKETAren lehenengo fasea akabata, ALBEren altzotik urteneko sai taldeetatik talde bakarrak lortu dau aurrera egitea! Orain para gaitezan danok LEIOARA BEGIRA, eta bat egin daigun txapelketearen bigarren fasean jardungo dauen ALBEren ordezkari bakarragaz! Leioagaz lehiara lehoiak lez!!!

Argitaratze data: 2017/04/03
Argitaratze data: 2017/03/28
Argitaratze data: 2017/03/15

Jorrailaren 2an ekingo deutso Bizkaiko Taldekakoaren lehenengo faseari  Gora Tangora! ALBEko taldeak. Algortako uzen zaharra (Tangora) goitizen artistikotzat hartu dauan talde hau Larrabetzun lehiatuko da Itallen eta Bagenki taldeakaz, hurrengo fasera igaroteko helburuagaz. Ea tangoratarrek GORA egiten daben larrabetzuar eta arratiarrakazko norgehiagokan!

Argitaratze data: 2017/03/10