ONINTZA ENBEITA TXAPELDUN 2018ko BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETAN

Jone Uria, ALBEko kidea, 4. gelditu da, saio bikaina eginda. Denak oso parean ibili ziren saio osoan zehar, eta azkenean Onintza Enbeitak irabazi zuen txapela. ZORIONAK! Larunbatean jokatu zen BBTko finala eta Maite Berriozabalek gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Miren Amuriza eta Eneko Abasolo "Abarkas". Zorionak zortzikoteari egindako lanagatik!

Onintza Enbeitak Etxahun Lekuerekin jokatu zuen buruz- burukoa eta Jon Enbeitak jantzi zion txapela. Zortzi bertsolariek maila ikaragarria erakutsi zuten eta publikoa barrearazi zein hunkitu ere egin zuten.

Horrela geratu zen BBTko finaleko sailkapena:

Onintza Enbeita 843,5
Etxahun Lekue 814,5
Xabat Galletebeitia 493
Jone Uria 489
Nerea Ibarzabal 489
Miren Amuriza 486,5
Eneko Abasolo 'Abarkas' 463,5
Aitor Bizkarra 461,5

 

Epaile lanetan Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi aritu ziren eta idazkari lanetan Itziar Basterretxea.

Gai-jartzaile taldea: Ainhoa Urien , Amaia Ugalde, Begoñe Olabarria, Belate Olabarria, Bernar Mandaluniz, Idoia Anzorandia, Igor Menika, Itxaro Juaristi, Leire Garatxena, Maider Arizmendiarrieta, Maite Berriozabal, Oier Iturralde, Olatz Larrinaga, Xabi Sainz de la Maza eta Zihara Enbeita.

Epaile taldea: Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Iñaki Aurrekoetxea, Itziar Basterretxea, Jon Jaio, Joseba Santxo, Josu Telleria, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula, Miriam Juaristi, Moises Enbeita.

Komunikazio taldea: Amaia Ugalde, Ione Narbaiza, Itsaso Gangoitia, Lainoa Bilbao, Maddi Ibaibarriaga, Maialen Ugarriza eta Malen Amenabar.

Txapelketako Talde Antolatzailea: Arkaitz Zipitria, Asier Ibaibarriaga, Beñat Vidal, Fernan Otsoa de Zabalegi, Idoia Anzorandia, Illart Gumuzio, Ione Narbaiza, Itziar Basterretxea, Jone Antsotegi, Joseba Etxebarria, Joseba Santxo, Josu Telleria, Maddi Ibaibarriaga, Maider Arizmendiarrieta, eta Moises Enbeita.

Zuei guztiei ere eskerrik asko egindako lanagatik!

Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.

Saioa entzuteko sakatu hemen.