Argitaratze data: 2018/12/17

Jone Uria, ALBEko kidea, 4. gelditu da, saio bikaina eginda. Denak oso parean ibili ziren saio osoan zehar, eta azkenean Onintza Enbeitak irabazi zuen txapela. ZORIONAK! Larunbatean jokatu zen BBTko finala eta Maite Berriozabalek gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Miren Amuriza eta Eneko Abasolo "Abarkas". Zorionak zortzikoteari egindako lanagatik!

Argitaratze data: 2018/12/03

ALBEko Jone Uriak irabazi eta Arrate Illarok seigarren egin zuen, abenduaren 1ean, Lekeition jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan. Santi Brouard kiroldegian eta Amaia Ugaldek gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Ander Elortegi, Arrate Illaro, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Jone Uria eta Txaber Altube. Puntu gehien Jone Uriak batu zituen eta beraz finalerako txartela zuzenean lortu zuen. 

Argitaratze data: 2018/11/19

ALBEko Imanol Uriak eta Unai Mendiburuk laugarren eta seigarren egin zuten atzo, azaroaren 18an, Berriz jokatuta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan. Herriko pilotalekuan eta Begoñe Olabarriak gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Julen Erezuma, Miren Amuriza, Unai Mendiburu eta Xabat Galletebeitia. Puntu gehien Miren Amurizak batu zituen eta beraz finalerako txartela zuzenean lortu zuen.

Argitaratze data: 2018/11/05

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak egin ostean, erabakita geratu da finalaurrekoetan ze bertsolarik kantatuko duten. ALBEtik 4 bertsolari ibiliko dira, Jone Uria, Imanol Uria, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!

ALBEko Itxaso Paia laugarren geratu zen 411,50 puntu batuz, eta beraz, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Berriatuako Mendibarren frontoian eta Idoia Anzorandiak  gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Asier Alcedo, Ibai Amillategi, Itxaso Paia, Josune Aramendi, Lander Ibarluzea ‘Aitxulua’ eta Oihana Bartra. Puntu gehien Oihana Bartrak batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.