Argitaratze data: 2022/12/14

Aurtengo Txapelketa Nagusiko finalistak diren Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Joanes Illarregi bertsolariak Algortako Muxikebarri Zentroko Ereaga aretoan izango ditugu kantuan TXAPELONDO ekimen berriari esker. Jaialdia 18:00etan hasiko da eta ALBEko Maider Barañanok gidatuko du. GETXOTIK IRUÑERA ETA IRUÑETIK GETXORA!!!

Argitaratze data: 2022/12/13

Urtero lez, Erandioko kaleak bertsoz eta musikaz jantziko ditugu, ALBEk eta Berbotsek antolatutako bertso jira musikatuari esker. Aurten, abenduaren 29an Oihana Bartra eta Nerea Elustondo bertsolariak izango ditugu kantuan, 19:30ean hasita. Bertso jira La Plaza tabernatik abiatuko da eta Erandioko hainbat tabernetatik pasako dira, Kulunka taldearen musikarekin lagunduta. 

Argitaratze data: 2022/12/01
Argitaratze data: 2022/11/28

Hurrengo igandean, abenduaren 11n, ALBEren bertso urtea Igeretxe hotelean amaituko dugu. Aurten, Manolo Arozena bertsolaria handiak jasoko du URREZKO AHOBIA. Bertso saioa ere izango dugu, betikolez, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta ALBEko bertsolariekin. Amaitzeko, cocktail bazkari goxoa izango dugu, Miren eta Roberto Etxebarriaren musikarekin girotua.

Argitaratze data: 2022/11/25
Ajuria dugu Algortan / taberna berezi bat / ALBEn hartu genuena / bertsoaren tenplutzat: / doinuak, kantak, bertsoak / koplak, zirtoak zirt-zart! / Alberto eta Elbira / guk beti konplizetzat, / tratu onik, jan-edanik / han ez zen falta behintzat; / Alberto, joan zara baina / bizi zaude guretzat!
ALBEko lagunak
Argitaratze data: 2022/11/22

Bi urteko etenaldiaren ostean, bueltan da Sopelako bertso jira musikatua! Hurrengo ostegunean, abenduaren 1eanAlaia Martin eta Kerman Diaz izango ditugu Sopelako kaleetatik kantuan. 19:00etan hasita, Frontoiko tabernatik abiatuko dira, Gentzane eta Ander trikitilari-panderojoleek lagunduta.