Argitaratze data: 2023/05/30

ALBEk 1999. urtean hasitako tradizioari jarraituz, Sustrai Colina eta Joanes Illarregi bertsolariak Algortako Portu Zaharreko balkoietatik kantuan izango ditugu ekainaren 16an. 21:30ean hasiko dira, bertsozaleen gozamenerako. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2023/05/22
Argitaratze data: 2023/05/18

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako kanporaketak jokatuta, puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolariak sailkatu dira hurrengo fasera: June Diaz eta Maialen Lago ALBEkideak Kelmene Abaitua, Ixone Asategi, Enara Gallastegi, Aiala Irurtia, Naioa Jaio eta Haizea Telleria bertsolari gazteekin lehikatuko dira maiatzaren 27an Gernika-Lumoko Astran jokatuko den finalean. 

Argitaratze data: 2023/05/16

Heldu da ikastetxeetatik plazara salto egiteko eguna. Getxoko Zabala, Geroa, Gobela, San Nikolas, Andra Mari, Romo eta Zubileta ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek bertso plaza erreala dastatuko dute lehen aldiz Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Maiatzaren 19an, goizeko 10:00etan, Sustrai Colina eta Naroa Torralba bertsolariak izango dituzte bidelagun, Nahikari Ayo irakaslearen gidaritzapean.

Atzo Bilboko Euskararen Etxean jokatu zen Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketaren bigarren kanporaketa. Andrea Bañuelos, June Diaz, Amaiur Galdos, Naia Martin, Maialen Lago, Goizane Saratxaga, Haizea Telleria eta Naia Ruiz De Arbulo bertsolari gazteek hartu zuten parte, eta June Diazek jaso zituen puntu gehien. Zorionak, June!