Argitaratze data: 2020/12/04
Urteurren birala gura genuen, eta norabide horretan joan da, kontrako zentzuan baina!!! Guztiarekin ere, ez da sortu birusik gure bertso urteari patxadazko amaiera ematen galeraziko digunik. Abenduaren 13an (domeka), Fadurako kiroldegiko aretoan eta 11:00etan hasita gure ohiko ALBE GALA egingo dugu. 
Argitaratze data: 2020/11/26

XXVIII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala abenduaren 2an jokatuko da Bilbon, BBK Salan, 18:00etan. Parte hartuko duten taldeak Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai izango dira. Aforoa mugatua izango denez, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da. 

Argitaratze data: 2020/11/21

Euskaraldia euskararen herriko bazterrak oro astintzen ari den honetan, ALBEkook ere batu gara hitz polifonia horretara, euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egiteko aldarriarekin bat gatozelako. Bertsotan, askotan eta edozein txokotan gehitu geniezaioke lelo zoragarriari!
Eutsi horri!!!

Argitaratze data: 2020/11/11

Ostiralean, azaroaren 13an, klasikoa eta modernoa batuko dugu BIHOTZA GAZTE ekitaldian! Fadurako aretoan, 19:00etan hasita, bertsolari beteranoak eta gazteak izango ditugu kantari: Juan Mari Areitio, Xabier Arriaga "Txiplas", Eli Pagola eta Unai Mendiburu. Izen ematea zabalik dago!

Argitaratze data: 2020/11/02

Bertsoz betetako azaroa dugu hau: ALBEko bertsolariek plazarik plaza ibiliko dira mota guztietako jaialdi eta saioetan kantatzen: Kopla Barik, Ez da Kasualitatea, Bihotza Gazte eta gehiago!

Argitaratze data: 2020/10/22

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa joan den larunbatean jokatu zen, urriaren 17an. Bat-bateakoaren finala Arrigorriagan izan zen, eta aurtengo idatzizko txapelketa online egin da. Urtero bezala, ALBEko bertsolari gazteek hainbat sari etxeratu dituzte. Zorionak guztioi!