Argitaratze data: 2021/09/30

Gure ALBEkide fin Germanek bertsopaper ederrak egin dizkigu, aurtengo traineru ligan Isuntzak egindakoaren inguruan. Orioko Balearen doinuan abestea proposatzen digu. Kanta ditzagun, bada, itsasotik harako bertso fresko-freskook!!!

Argitaratze data: 2021/09/29

Txappela.eus aplikazioa sortu dute Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz eta Beñat Lopez ALBEkideek, momentuan jokatzen diren bertsolaritza txapelketen inguruan apustuak egiteko jokoa. Xorroxin irratian izan da Beñat Lopez aplikazioari buruz hitz egiten.

Argitaratze data: 2021/09/27

Itxasargia elkarteak Andra Mari/ Malakateko Aste Kulturala antolatu dute urriaren 1etik 3ra bitartean. Igandean, 18:00etan hasita, Getxoko Malakateko parkean kantuan izango dira Jone Uria, Jon Maia, Xabat Illarregi eta Unai Mendiburu bertsolariak, eta gai jartzaile lanetan Jon Amezaga arituko da. Anima zaitezte eta eman izena!

Argitaratze data: 2021/09/22

Udako oporren ostean, udazkena hasita, Ase Bertsoz ekimena bueltan ekarri dute ALBEk eta Azebarrik. Irailaren 23an, ostegunean, Azebarri kultur elkartean batuko gara bertsolari eta bertsozaleok otordutxoa egin, edan eta, nola ez,  gorputza eta bertsoa dantzan jartzeko! Anima zaitezte eta eman izena!

Argitaratze data: 2021/09/17

Aurten ere jaialdi formatua izango du Hitzaren Dantza ekimenak. Anjel Mari Peñagarikano, Oihana Iguaran eta Paule Loizaga bertsolariek artista hauekin batera kantatuko dute: Dangiliske taldea eta Nagore Clemente musikari eta dantzariak, Josu eta Aritz Landeta musikari eta kantariak, Haizea Hormaetxea eta Gorka Granado dantzariak eta Jon Ortega eta Karlos Galan txalapartariak. 

Argitaratze data: 2021/09/06

Andra Mariko aste kulturala irailaren 9tiik 12ra iraungo du, ostegunetik igandera., hainbat ekitaldi ezberdin eskainiz. Horien artean, larunbatean bertso saioa egongo da. 17:00etan, Peio Lago, Asier Alcedo, Paule Loizaga eta Aritz Landeta bertsolariak egongo dira kantuan, Maider Barañanoren gidaritzapean. Eta igandean, etxeko txikienek bertsolaritzaz gozatu ahal izateko, URPEKARIAK bertso antzerkia 11:30ean hasiko da. Anima zaitezte!