Argitaratze data: 2021/12/21

2021a bertso urte gogoangarria izan da gurean. Eskolak bertso agenda potentea burutu du, eskualde osoko plazak bertsozale gogotsuz betez. Bestetik, eskolak arazo barik eman dira maila guztietan, eta gazteek BBKko txapela ere ekarri dute. Eta Jonek ginga ipini dio tartari, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako buruz burukoan sartuta, eta final itzela jokatuta. ZORIONAK DENOI ETA BERTSO URTE BERRI ON!!!

Argitaratze data: 2021/12/09

Aurten ez da nekazaritza azokarik egongo Leioan. Horren ordez, "GURE ERROETAN BARRENA PASEOAN" lelopean, hainbat ekintza antolatu dituzte igande honetan, abenduaren 12an. Horien artean, 13:00etan kantuan izango ditugu Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak, Beñat Vidalen gidaritzapean.

Argitaratze data: 2021/11/29

Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala gaur jokatu da, azaroaren 29an, Bilboko BBK Salan. URIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeen arteko lehian, URIBE KOSTA nagusitu da azkenean. Zorionik beroenak denoi!

Hurrengo igandean, abenduaren 12an, bertso urteari amaiera emango diogu Igeretxe hotelean. Aurtengo ALBE Galan Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira. Horrez gain, bertso saio oso erakargarri bat izango dugu Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta ALBEko bertsolariekin. Amaitzeko cocktail bazkari batez gozatuko dugu, Josu eta Aritz Landetaren musikaz girotua!

Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 14. edizioaren irabazleen izenak! Haien lanak ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu, abenduaren 12an. Sari-emateaz gain, aparteko bertso saioa eta otordu gozo-gozoa edukiko dugu zain.
 
Argitaratze data: 2021/11/24

Abenduaren 3tik 10era bitartean Algortako aste kulturala antolatu dute Algortako jai batzordeko kideek. Biotz Alai plazan egingo dira egunetako kontzetu, tailer eta bestelakoak. Bertso saioa abenduaren 5ean izango da, igandean, 12:30ean. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Kerman Diaz eta Ekhiñe Zapiain bertsotan arituko dira Miren Loizagaren gidaritzapean.