Argitaratze data: 2022/04/05

Ostegunean iritsiko da Korrika Uribe Kostara eta Algortara, eta ALBEko kideok 1737. kilometroan zehar eroango dugu lekukoa.

Parejatu zaitez zeu ere!

Argitaratze data: 2022/04/04

Larunbatean eman genion 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari amaiera. Saniko, Patxeko eta Villamonte tabernetan jokatu ziren finalaurrekoak, eta sei bertsolari sailkatu ziren Azebarriko finalera: Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Imanol eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. Zorionak Jone!

Argitaratze data: 2022/04/01

Bertso agenda gainezka dago hilabete honetan! ALBEko bertsolariak Uribe Kostako txapelketako finalaurrekoetan eta finalean hartuko dute parte, eta horrez gain, bestelako bertso sariketak eta lagun-artekoak egongo dira:

Argitaratze data: 2022/03/25

Atzo, martxoak 24, Bertso Errondako final "perbertsoa" jokatu zen Bira Kultur Gunean. Zortzi finalista egon ziren kantuan: Josu Ibarguren, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Kerman Diaz, Ander Ucelay eta Ander Anakabe. Perbertsioaren alderdi guztiei umorez eta irudimenez kantatu ostean, finalisten artean Unai Mendiburu izan zen irabazlea. Zorionak!

Argitaratze data: 2022/03/22
Argitaratze data: 2022/03/18

Ostegunean, martxoaren 24an, Ase Bertsoz ekimena izango dugu Algortako Azebarri elkartean. Oraingoan, udaberrian oinarrituko da ekimenaren gaia: neguaren amaiera, eguzkia eta beroaren etorrera, loreen jaiotza eta maitasunaren loratzea. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, otordutxua egin eta bertsotan gozatzera!