Argitaratze data: 2022/05/02
Igandean, maiatzaren 8an, Erandiogoikoan egingo da Kanpomartxo jaialdia, Berbotsek antolatua. Egun osoko egitarauaren barruan, Imanol Uria eta Oihana Iguaran bertsolariak izango ditugu kantuan, 13:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da. Anima zaitezte!
Argitaratze data: 2022/04/28

Kanpomartxo, Eskolatik Plazara, Mingañe Saltzan... plazaz beterik dator maiatza! Bizkaia osoko lehiaketa, saio berezi eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:

Argitaratze data: 2022/04/27
Argitaratze data: 2022/04/25

Hilero bezala, apirilaren 30ean Azebarri kultur elkartean lotuko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Oraingoan, literatura izango dugu ekimenaren gai nagusia: munduko pertsonaia eta autore famatuak izango ditugu ekimen honetako protagonistak. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!

Argitaratze data: 2022/04/13

Leitzako bertso eskolak antolatuta, apiriletik maiatzera bitartean jokatuko da Mingañe Saltsan bertso sariketa. Apirilaren 29an, ALBEko bertsolariak diren Jone Uria eta Paule Loizaga lehen finalaurrekoan arituko dira kantuan, Eneko Lazkoz, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Xabier Legarreta "Arano" eta Ander Fuentes "Itturri" bertsolariekin batera. Sarrerak salgai daude dagoeneko, anima zaitezte!

Argitaratze data: 2022/04/06
Orain dela hiru urte berreskuratu genuen bertso bazkari klasikoa Algortako Patxeko Etxean egingo dugu aurtengoan. Apirilaren 30ean, larunbatean, bazkari eder baten ostean Saioa Alkaiza eta Amets Arzallus bertsolarien hitz neurtuekin gozatzeko aukera izango dugu. Animatu eta eman izena lehenbailehen!