Argitaratze data: 2022/09/22

Udako etenealdiaren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 29an, ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia udazkena izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!

Argitaratze data: 2022/09/20
Argitaratze data: 2022/09/15
Argitaratze data: 2022/09/06

Irailaren 18an, goizeko 11:00etatik aurrera, Algortako plazak eta kaleak bertsoz, doinuz eta dantzaz beteko dira HITZAREN DANTZAn. Bi urteren ostean, ZAZPI JAUZI KALEJIRA formatua berreskuratuko dugu, Algortako zazpi plazetan bertsotan, dantzan eta kantuan egiteko Uribe Kostako dantza eta kanta taldeen laguntzaz. Animatu zeuek ere hitza dantzan jartzera!

Argitaratze data: 2022/08/30

Uda amaitzear dago eta ALBEko bertsolariak hainbat plazetan egongo dira kantuan: Hitzaren Dantza, "Balkoitik Balkoira" estiloko saioa eta lagun artekoak.

Argitaratze data: 2022/08/18

Erandioko San Agustin jaiak abuztuaren 24tik 28ra ospatuko dira. Larunbatean, abuztuaren 27an, bertso saioa egongo da. Amets Arzallus, Ane Labaka, Kerman Diaz eta Xabat Illarregi bertsolariak kantuan izango ditugu Malekoian, 19:00etan hasita. Gai-jartzailea Jon Amezaga izango da.