JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Azebarri elkartean izango da, otsailaren 22an, eta ohitura den moduan bertso-afari formatuan.

    Aurtengo edizioan parte hartuko duten bertsolariak, hauek izango dira: Naroa Torralba, Aitor Ugarte, Elixabet Etxandi, Gorka Pagonabarraga, Ane Peñagarikano eta Xabat Illarregi.

  • Hogeita hamazortzi urtez bertsogintzaren hazia eta euskararen argia Getxon eta Uribe Kostan ereiten jardun ostean, Getxoko Udalak, euskararako batzordearen proposamenez, aurtengo ARGIA EREITEN saria ALBEri eman dio. Eskerrik asko guzti-guztioi, eta sari honek eman diezagula bide beretik urte askoan jarraitzeko adorea!

  • Hemen urte osoko bertso saioetako argazki eta bideoak modu errez batean ikusteko aukera ematen dizuegu. Gozatu!

  • ALBEko Haritz Urrutikoetxeak aplikazio berria egin berri du bertsozale guztiontzat: ERRIMATEGIA! Ez da egiten duen lehena, eta ez da azkena izango, bide beretik jarraitzeko gogoa baitu. Sartu barrura aplikazioa hobeto ezagutzeko. Mila esker, Haritz (balitz, hitz, bits...) eta eutsi goiari (hari, ari, adi, errimari...)!

Hurrengo ekitaldiak:
--
--
----

Azken berriak

Argitaratze data: 2019-01-18

Azebarri elkartean izango da, otsailaren 22an, eta ohitura den moduan bertso-afari formatuan.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten bertsolariak, hauek izango dira: Naroa Torralba, Aitor Ugarte, Elixabet Etxandi, Gorka Pagonabarraga, Ane Peñagarikano eta Xabat Illarregi.

Argitaratze data: 2018-12-28

Bizitza aroka, sasoika, urteka edo bertso-urteka neur daiteke. ALBEkook akabuko era hori maite dugu, urtean zeharreko bertso-ekitaldiek arrastoa uzten dutelako gugan. Bertsoek zirrara sortzen dute, eta bertsozale-sarea osatzen laguntzen.

Argitaratze data: 2018-12-17

Jone Uria, ALBEko kidea, 4. gelditu da, saio bikaina eginda. Denak oso parean ibili ondoren Onintza Enbeitak irabazi zuen txapela. ZORIONAK! Larunbatean jokatu zen BBTko finala eta Maite Berriozabalek gidatuta, oholtzan aritu ziren Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Miren Amuriza eta Eneko Abasolo "Abarkas".

Argitaratze data: 2018-12-05

Abenduaren 22an (larunbata), arratsaldeko 7etan Getxoko Igeretxe jatetxean. Aurten, Imanol LAZKANO bertsolari ezagunari URREZKO AHOBIA emango diogu bere ibilbide luze eta oparoagatik. Sari-emateaz gain, beste hainbat osagai izango ditu ekitaldiak, horien artean bertsosaio oso erakargarri bat: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jone Uria eta Sebastian Lizaso. Amaitzeko, Kupela taldearen kontzertua eta kopaua zerbitzatuko da.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: