JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak egin ostean, erabakita geratu da finalaurrekoetan ze bertsolarik kantatuko duten. ALBEtik 4 bertsolari ibiliko dira, Jone Uria, Imanol Uria, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!

  • Hemen urte osoko bertso saioetako argazki eta bideoak modu errez batean ikusteko aukera ematen dizuegu. Gozatu!

  • ALBEko Haritz Urrutikoetxeak aplikazio berria egin berri du bertsozale guztiontzat: ERRIMATEGIA! Ez da egiten duen lehena, eta ez da azkena izango, bide beretik jarraitzeko gogoa baitu. Sartu barrura aplikazioa hobeto ezagutzeko. Mila esker, Haritz (balitz, hitz, bits...) eta eutsi goiari (hari, ari, adi, errimari...)!

Hurrengo ekitaldiak:
02
SOPELAKO BERTSO JIRA 2018
12:00etan
22
ALBE GALA 2018
19:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2018-11-13

Uribe Kostako komunikazio-taldeak, HIRUKAk, ekonomikoki bizi dituen une gaitzak arintzen lagunduko duten HIRUKAlagunak aurkitzeko asmoz, ALBEren laguntzaz, bertso-poteoa egingo da azaroaren 15ean, eguenean, Algortako Ajuria tabernatik abiatuta arrastiko 20:00etan.

Argitaratze data: 2018-11-05

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak egin ostean, erabakita geratu da finalaurrekoetan ze bertsolarik kantatuko duten. ALBEtik 4 bertsolari ibiliko dira, Jone Uria, Imanol Uria, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!

Argitaratze data: 2018-11-05

ALBEko Itxaso Paia laugarren geratu zen, eta beraz, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Berriatuako Mendibarren frontoian eta Idoia Anzorandiak  gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Asier Alcedo, Ibai Amillategi, Itxaso Paia, Josune Aramendi, Lander Ibarluzea ‘Aitxulua’ eta Oihana Bartra. Puntu gehien Oihana Bartrak batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.

Argitaratze data: 2018-10-31

Azaroaren 9an Algortako AZEBARRI Kultur Txokoan eta 20:30ean hasita, ALBEk antolatutako BIHOTZA GAZTE bertso ekitaldia egingo da. Oraingoan Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II.a eta Xabier Zeberio Zeberio I.a izango dira bertsokera klasikoaren erakustaldia egingo duten bertsolari beteranoak.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: