JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • 60 bertsozale inguru bildu ziren La Dupla jatetxean jokatutako XVII. ABRA SARIA ikusteko. Imanol Uriak gidatuta, kantuan aritu ziren, Beñat Mujika, Ander Ucelay, Aroa Arrizubieta, Lurdes Ondaro, Kerman Diaz eta Mikel Lasarte. Aroa Arrizubietak irabazi zuen sariketa buruz burukoa Beñat Mujikarekin jokatu ostean. Zorionak txapeldunari eta gainontzeko bertsolariei!

  • Otsailaren 22tik martxoaren 3ra arte TTAN TTAKUN jaialdia egingo da Algortako Azebarri elkartean eta ALBEko bertsolariak txalaparta festaren atariko izango dira: Otsailaren 22an Fredi Paia, 23an Peio Etxebarria, 24an Josu Landeta, 25ean Galder Bilbao "Txapi" eta martxoaren 3an Inazio Vidal. Ttakun-ttakun, bertsoz ekin daiogun!!!

  • Hemen urte osoko bertso saioetako argazki eta bideoak modu errez batean ikusteko aukera ematen dizuegu. Gozatu!

  • ALBEko Haritz Urrutikoetxeak aplikazio berria egin berri du bertsozale guztiontzat: ERRIMATEGIA! Ez da egiten duen lehena, eta ez da azkena izango, bide beretik jarraitzeko gogoa baitu. Sartu barrura aplikazioa hobeto ezagutzeko. Mila esker, Haritz (balitz, hitz, bits...) eta eutsi goiari (hari, ari, adi, errimari...)!

Hurrengo ekitaldiak:
09
URIBE KOSTAKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2018 Lehen kanporaketak
19:00etan
16
URIBE KOSTAKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2018 Bigarren kanporaketak
19:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2018-02-12

60 bertsozale inguru bildu ziren La Dupla jatetxean jokatutako XVII. ABRA SARIA ikusteko. Imanol Uriak gidatuta, kantuan aritu ziren, Beñat Mujika, Ander Ucelay, Aroa Arrizubieta, Lurdes Ondaro, Kerman Diaz eta Mikel Lasarte. Aroa Arrizubietak irabazi zuen sariketa buruz burukoa Beñat Mujikarekin jokatu ostean. Zorionak txapeldunari eta gainontzeko bertsolariei!

Argitaratze data: 2018-02-09

Otsailaren 22tik martxoaren 3ra arte TTAN TTAKUN jaialdia egingo da Algortako Azebarri elkartean eta ALBEko bertsolariak txalaparta festaren atariko izango dira: Otsailaren 22an Fredi Paia, 23an Peio Etxebarria, 24an Josu Landeta, 25ean Galder Bilbao "Txapi" eta martxoaren 3an Inazio Vidal. Ttakun-ttakun, bertsoz ekin daiogun!!!

Argitaratze data: 2018-01-23

Urteroko legez, ABRAko urek aukera emango diete Euskal Herriko sei bertsolari gazteri, bertso-itsasoan igeri eginda, olatu egokia hartu eta plazetaraino iristeko. ABRA SARIAren hamazazpigarren edizioa dugu honakoa, eta aurrekoetan bezalaxe, bertsolari gazteak izango dira protagonista.

Argitaratze data: 2017-12-28

Bada, ALBErtso-urtearen balantzea egiteko ordua iritsi da. Eta, egia esan, ez daukagu kexatzeko batere motiborik! Hemen duzue zenbait datu diogunaren erakusgarri. 2018koa izan bedi, gutxi-gutxienez, 2017koa bezain emankorra!!! URTE BERRI bete bertso ON!!!

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: