JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Hemen urte osoko bertso saioetako argazki eta bideoak modu errez batean ikusteko aukera ematen dizuegu. Gozatu!

  • ALBEko Haritz Urrutikoetxeak aplikazio berria egin berri du bertsozale guztiontzat: ERRIMATEGIA! Ez da egiten duen lehena, eta ez da azkena izango, bide beretik jarraitzeko gogoa baitu. Sartu barrura aplikazioa hobeto ezagutzeko. Mila esker, Haritz (balitz, hitz, bits...) eta eutsi goiari (hari, ari, adi, errimari...)!

Hurrengo ekitaldiak:
26
DANONTZAT GAZTETXEKO BERTSO AFARIA
21:30etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2017-12-28

Bada, ALBErtso-urtearen balantzea egiteko ordua iritsi da. Eta, egia esan, ez daukagu kexatzeko batere motiborik! Hemen duzue zenbait datu diogunaren erakusgarri. 2018koa izan bedi, gutxi-gutxienez, 2017koa bezain emankorra!!! URTE BERRI bete bertso ON!!!

Argitaratze data: 2017-12-19

Hirukako urte amaierako ale berezirako Hitza Emanda proiektuko ALBEko bertsolari bakoitzak aurtengo urtea ondoen laburbiltzen duen hitzari egin dio bertsoa. Irakurri eta gozatu!

 

Argitaratze data: 2017-12-15

Hemen urte osoko bertso saioetako argazki eta bideoak modu errez batean ikusteko aukera ematen dizuegu. Gozatu!

Argitaratze data: 2017-12-12

Aurten FREDI PAIAk irabazi du Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketako txapela helduen mailan. Bigarren Mikel Arrillaga lotu da, eta hirugarren Ekaitz Goikoetxea. Gazteen sailean, berriz, JULENE ITURBE izan da txapelduna, Aner Euzkitze bigarrena, eta Itsaso Aizpurua hirugarrena. Sariak abenduaren 9ko ALBE GALAn banatu ziren.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: